que es una red social?

miércoles, 16 de enero de 2013

historia

Classmates.com web gunea Interneteko lehenengo sare sozialtzat jo da. Randy Conrads-ek sortu zuen 1995ean, eta unibertsitateko, institutuko edo ikastetxeko ikaskide ohiekin harremana berreskuratzea zuen xede nagusia. Gainerakoak ez ziren berehala sortu. 2001 eta 2002. urtera arte ez ziren agertu lagun-sareak sortzeko lehenengo web guneak, eta ospea 2003an iritsi zitzaien, Friendster.com, Tribe.net, Xing.com, LinkedIn.com eta MySpace.com agertzearekin bat.

Arrakasta horrek bultzatu zituen Interneteko erakunde handiak ere beren sare sozialak sortzera. Google-k, esaterako, Orkut.com sortu zuen 2004an, eta 2005ean Yahoo-k berea sortu zuen; eta, nola ez, Microsoft ere bere baliabidea sortzen ari da, TownSquare izenekoa, oraindik barnean erabiltzeko baino ez badago ere gaituta. Izan ere, negozio ona izan daiteke. Alde batetik, publizitatetik etor daitezkeen etekinak kontuan hartzeko modukoak dira; beste aldetik, hainbat sare sozialek milioika erabiltzaile dituzte, eta haien zaletasunei zein jarduera profesionalari buruzko informazioa biltzen duten datu-base erraldoiak. Informazio hori oso erakargarria izan daiteke aparteko negozioetarako

No hay comentarios:

Publicar un comentario